XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zehazki sinbolizatzailearen deskrizioa bada ere, sinbolizatua iradokia dago, sakonki iradokia gainera bide
, ume zurtz
metafora horien bitartez.
Lehenengo ahapaldiaren ondorioz polisemian oretuak dira arratsari dagozkion bertso lerro horiek.
Mundu iradokiorra osagai anitzez emana dago lauko handi honetan: lainoaren urreztadura, bidearen luzea ume zurtz geldi orduko
.
Hirugarren ahapaldian, berriz, udazkenaren deskrizioaz batera, eta deskrizioa bezainbat eta gehiago sinbolizatua marraztu du poetak.
Beti ere, labur eta iradokizun mundura zabaldurik.
Lehen estrofan bezala hirugarrenean bi errealitateen aipamen iradokiorra dakar, sinbolizatzaile bikoitza alegia, lehen bi bertso lerroetan; eta azken bi bertso lerroetan, lehen estrofako modura, sinbolizatua.
Lehen estrofan arratsaldea lehenengo, gero ilunabarra; baina beti ere deskrizio osagai berri eta iradokiorrez jantzirik:
[CLXXVII, 9-10]
Izadiaren heriotza deskribatzen du lehen irudiak, udazkenekoa.
Iluntasunaz adierazten du heriotzarako bidea:
horia zena, illun
Arratsak dakarren laino eta zeru zolaren urregorrituaren moretzea iradokia da eta irudi bidez esana bestalde, ez baitu zeru zola moretzat ematen, haizea baizik.
Beraz, zeharka, zeru zola, adjetiboaren desbideratzea gauzatuz bi izariak jasotzen dituela, anbiguotasuna jasoz.
Aize morea, baltzago
bertso lerro honek egunaren behera bidea adierazten du, batez ere
Udazkenaren paraleloki dator hemen egunaren joana.
Hau, berriz, konparazioz jantzia datorren baltzago
adjetiboaz indartua.
Hori, more mundu hori beltzera dator: ilun, beltz.
Nahiz ilunabarra nahiz udazkena biak ere heriotz unera.
Sinbolizatua, lehen estrofan gazi ta gozo
egoeran ikusia, azken ahapaldian ahalmena galdurik eta noraezean somatzen dugu:
Poetaren izpiritua hegan egiteko ahalmenez gabetua ageri da batetik, eta bestetik, nolako nahi eta joranak daraman ez dakiela.
Bizitzaren halabeharrak eramana bezala, timoia galdu duenaren antzera.
Bere buruaren jabetasuna galdu duelarik.